jueves, 30 de agosto de 2012

Psikologiaren Metodoak


PSIKOLOGIAREN METODOAK

       Ze metodo erabiltzen ditu psikologiak, psikea eta jokabidea aztertzeko?. Fenomeno psikologiko guztiak esperimentalki azter al daitezke?. Zertarako balio dute test psikologikoek?.

            1. SARRERA

         Psikologia zientifikoak prozedura metodologiko desberdinak erabiltzen ditu prozesu mentalak eta jokabidea deskribatu, esplikatu, aurresan eta kontrolatzeko eta horrela beraien ikerketak baliogarriak direneko ziurtasuna izateko; nahiz eta bereziki, posible den heinean, metodo zientifikoaren erregelak jarraitzen saiatzen den, zientziaren bihotza bezala kontsideratua delarik batzuengandik. Baina psikologian, metodologiari dagozkion galderak oraindik ez daude guztiz argi. Auzia ez da soilik arazo konkretu bat aztertzean egokiena izan litekeen metodoan oinarritzen baita ikerketak zer eta zer ez argi liezagukeenean ere eta zein neurritan izan dezaketen eragina emaitzetan ikertzailearen baloreek, esperientziek eta jakintzek. Hau berehala konponduko ez den eztabaida interesgarria eta sakona da, hona hemen psikologia dinamikoa denaren beste adierazle bat. Jokabidearen zientifikoek badakite beraien aztergaia zaila dela, fisika eta kimika bezalako natur zientziena baino gehiago. Baina honek ez du esan nahi psikea eta giza jokabidea ulerkuntzatik harantz daudenik.

            Gai honetan psikologiak tradizionalki dagozkion arazoak aztertzeko erabiltzen dituen ikerketa metodoak aztertuko ditugu. Metodo bat ezagutzak aurkitu eta egiaztatzeko edo daukagun informaziotik abiatuz arazo konkretu bat ebazteko ikertzaile batek erabiltzen duen prozesura multzo bat da. Metodo zientifikoa eta beronen hipotesien alderaketa teknikekin hasiko gara. Bere pentsamendua antolatu eta ekintzak egiaztatuak izateko moduan antolatu nahi dituen profesionalarentzat aurrebaldintza bat izango da ezagutzea. Teknika manipulatiboek giza jokabidea azaltzeko prozedurarik egokienak sortzen dituztela dirudi, teknika deskribatzaile edo kualitatiboek ez bezala, horien artean kasuen azterketak, behaketak eta korrelazioak. Azkenik, beste bi neurketa tresnen ezaugarriei egingo diegu aipamen: testak eta elkarrizketak.

            2. METODO ZIENTIFIKOA

         Metodo zientifikoa, hipotetiko-deduktiboa deitua zenbaitetan, helburu batetarantz zuzenduriko eta erlazionaturiko gertakari sekuentzia bat da. Bere hasera puntua gertakarien behaketek edo mugapen teorikoen egiaztapenek osatzen dute. Hirugarrenik bere aurresateak egiaztatzen saiatuko da, azkenik, lortutako datuen arabera ondorioztatzeko.

            4.1. irudia: Metodo zientifikoaren faseen eskema.

                                   METODO ZIENTIFIKOA. Faseak
           
            EMPIRIKOA                                             TEORIKOAK
           
            BEHAKETA                                                HIPOTESIAK

            EGIAZTAPENA                                          ONDORIOAK         

            Prozedura zientifikoak lau fase ditu. a) behaketa; b) hipotesien formulazioa; c) egiaztapena; d) ondorioak ateratzea. Behaketa eta hipotesien egiaztapena izate enpirikoagoko faseak dira; hau da, zientzialaria datuekin harremanetan dago, zeinak ikertzen den arazoaren oinarri direlako edota ikerketaren emaitzak osatzen dituztelako. Aitzitik, hipotesien formulazioa eta ondorioaren lanketa izaera teorikoagokoak dira. Guztietan, etengabeko arrazonamendu prozesu bat ematen da, induktibo-deduktiboa, prozesuaren balio orokorra bermatzen duena. 4.1. irudian lau faseen eskema azaltzen da.

         2.1. BEHAKETA

         Behaketa faseak, jarduera zientifikoaren lehen pausu bezala, ikertu nahi den inguruneko egoera-arazo baten inguruko identifikazio, definizio eta informazio bilketa bezalako eginbeharrak biltzen ditu. Arazoak, honako ezaugarriak izan ditzake besteak beste: informazio falta, datu kontrajarrien agertzea, axola digun fenomeno baten inguruko erantzun zientifikoa bilatzeko beharra edota aspektu hauen elkarreragina. Arazoaren agerbide hauek ikertzaileari ikertu behar duen arazo konkretua kontu handiz aukeratzea eskatzen diote, beti ere saiatuz konpongarria izan dadila, neurgarria, beharrezko den adina kasuetan egiaztagarria eta bere azterketa interesgarria izan dadila zientzia eta gizartearentzat.

            Behin arazoa definitu ondoren, zientzialaria beroni buruzko informazioa bilatzen saiatuko da, arazoaren egoera teoriko eta enpirikoa ezagutzen lagunduko dioten iturri bibliografiko orokor eta espezifikoen azterketa bat eginez. Gaur egun kontsultari dagokion eginbehar hau nahiko erreza suertatu ohi da ikerketa zentro gehienetan eskura ditugun datu baseei esker. Ikerkuntza psikologikoan ohikoenak: PSYCLIT eta ERIC dira, zeinak interesgarri zaigun gaiari buruzko informazio azkar eta eraginkorra eskaintzen diguten. Baina eraginkortasunez erabili ahal izateko beharrezkoa da ikertu nahi den alorrarekin loturiko hitz gakoak, autoreak,etabar...izatea.

           


            Metodo zientifikoaren etapa hau amaitzeko bide bat, azterketarekin lortu nahi diren helburu espezifikoak formulatzearena izan liteke.Ohikoenak azalduko ditugu:

            1) Jokabidearen ezaugarriak deskribatzea, inplikaturiko aldagaien azterketa zehatz baten bidez, baina aldagaien arten erlazioak finkatu gabe. Helburu hauen lorpenekin aurreragoko helburu batzuk planteatu aurretiko informazioari dagozkion hutsuneak estaltzen dira. Adibidea: Herrialde edo herri jakin bateko biztanleriaren ezaugarri soziologiakoak zehaztea.

            2) Aldagai arteko erlazioa atzeman eta aztertu. Adibidea: langabezi eta depresioaren inguruko azterketa.

            3) Aurrez aukeratutako aldagaien arabera efikazi maila aztertzeko esku hartzearen efektua ebaluatu. Adibidea: Pentsatzen ikasteko programa baten ondorioak aztertzea.

            4) Denboran zehar jokabide batek dituen aldaketak behatu, bere eboluzio naturala ebaluatzea interesatzen zaigulako edo esku-hartzeren bat egin delako. Adibidea: Haur Errusiar talde bat, Espainiako eskola egoerara egokitzearen inguruko azterketa.

            5) Eredu baten egiaztapena, bertan dauden erlazio funtzional ezberdinak aztertu asmoz. Adibidea: Treismane-en arreta bisualeko eredua.

            Behin aztertzeko adina garrantzitsua den arazoa definitu ondoren eta beronen inguruko literatura zientifikorik aipagarriena aztertu eta gero, ikertzaileak nahikoa elementu izango ditu lanerako hipotesiak lantzeko.

            2.2. HIPOTESIAK

         Literatura zientifikoan hipotesiei buruz jasotako definizioen artean honako hauek aipa genitzake: a) behatutako datu multzoa azaltzeko egiten diren aieruak; b) izaera “konektatzailea” duen enuntziatua; c) Aldagaien artean aurkitzea espero dugun ustezko erlazioen planteamendua, aztergai dugun arazoaren soluzio bide bat eskaintzen duelarik. Definizio guzti hauek zalantza gradu altu bati lotuak daude. Horregatik ikertzailea, elkarren artean lotura duten baina orokortasun gradu ezberdina duen hipotesi multzo bat idaztera behartua legoke.

            Hipotesien formulazioa eginbehar sortzailea eta teorikoa da. Hala ere, gaiaren inguruko aurre ikerketekin erlazionaturik behar du egon. Normalki hipotesiak galdera eran planteatzen dira edo ohiko den baldin eta ...orduan eskema jarraituz.

           

            Adibidea: Baldin eta mediku batek alkoholismoa gibeleko minbiziaren arrazoitzat kontsideratzen badu, honako hipotesi hau formula lezake: Baldin eta gazte bat alkohol-zaletzat diagnostikatzen bada, orduan gibeleko minbizia izanez bukatuko luke.

            Hipotesien funtzioetako bat ikertzailea, bildu beharko lituzkeen eta albo batera utzi beharko lituzkeen datuen inguruan orientatzea da, nahiz eta beste galdera batzuk sortarazi ditzaketen azken hauen xehetasunak jasotzeko arretaz egotea gomendagarria den. Hipotesietan jasotako aldagaiak termino orokorretan defini daitezke, baina ikertzaileak azterketa burutu aurretik operazionalki definitu behar ditu, hau da, ahalik eta lengoaiarik espezifiko, objektibo eta zehatzenean deskribatu behar dira, zehaztasunez neurtu eta ikerketan parte-hartzeen duten guztiek modu berean ulertzeko.Definizio operazional hauek beharrezkoak dira, psikologia zientziak konstruktu hipotetiko ugari erabiltzen dituelako, zuzenean behagarriak eta neurgarriak ez diren kontzeptuak (aprendizaia, adi eman,...), gizakiaren psikearen funtzionamendua esplikatzeko.

            2.3. EGIAZTAPENA

         Egiaztapenak edo alderaketak hipotesietan adierazitako aurresanak eta aztergai den errealitatean beha litezken ekintza enpirikoen arteko alderaketan du oinarria, hauen egiazkotasuna (onarpena) edo faltsutasuna (bazterketa) egiaztatzeko helburuarekin. Praktikan hipotesien egiaztapena batera egitea zaila denez, egokiagoa da gutxi batzuk lantzea. Alderaketa fasean, guztiz metodologikoa, ikertzaileak zenbait erabaki hartu beharko ditu.

            Lehenik, garrantzitsua da aldagai berbera duten populazioaren edo N elementu ( pertsonak, animaliak, gauzak, elkarteak,...) multzoaren aukeraketa; ondoren populazio honetatik elementu multzo bat aukeratzen da tentuz, lagina deritzona, populazio osoaren adierazgarri dela ziurtatuz. Zuzenean ikerketan parte hartuko duen taldea aukeratzeko teknika ezberdinak daude: a) “Zorizko laginketa”, populazio guztiak laginean parte hartzeko probabilitate bera dutenean
(zenbaki aleatorien taulen erabilera); b) “ Laginketa ausazko geruzatua”, populazioa talde edo maila ezberdinetan banatu eta bertatik zoriz kopuru adierazkor bat aukeratzen denean. Modu honetara, adibidez, hiri bateko populazio aktiboaren %60-ak zerbitzu publikoetan eta gainontzeko %40-ak pribatuan lan egingo balu eta 1.000 laguneko lagina lortu nahi badugu, nahikoa litzateke populazio osoa bi mailatan banatzea, sektore publikoko eta sektore pribatuko langileak eta ausazkoki 600 pertsona aukeratzea lehen taldetik eta 400 bigarrenetik; c) “ Taldeen laginketa ausazko”, talde bat populazioaren elementu batekiko adierazgarria denean eta taldeak zoriz osatzen direnean, aukeratutako talde ezberdineko elementuek lagina osatzen dutelarik. Hiri bateko ikasleen errendimendu akademikoa neurtu nahi bada, zoriz aukeratzen dira zenbait


ikastetxe; modu honetara, lagina aurrez ausazkoki aukeratutako ikastetxetako ikasle guztiez osatua egongo litzateke.

            POPULAZIOA                                                       LAGINA
           
       Bigarrenik, populazioa aukeratu ondoren, ikertzaileak ikerketa laborategi edo inguru natural batean burutuko duen erabaki behar du. Aspektu hau ikerketan baliozkotasun ekologikoarekin erlazionaturik dago. Erabakia zaila da, jarrera teorikoen menpe egon liteke: jokabidea ingurunearekiko independentea dela deritzotenak posible litzateke laborategiko aukeraketa egitea; aitzitik, jokabidea gehienetan gizabanakoa inguratzen duen momentuko eta egoera konkretuaren araberakoa dela defendatzen dutenek, ingurune errealetan ikertzen saiatuko dira. Maiz, aukera praktikoak dira ikertzailearengan aukeraketako momentuan gehien eragiten dutenak, mugak ezagutuz. Adibidez, alkoholarekiko jokabidea aztertu nahi badu, argi dago subjektuak modu ezberdinean jokatuko duela tabernan lagunekin, etxean familikideekin edo laborategi batean.

            Hirugarrenik, ikertzaileak beharrezko informazioa jasotzeko erabiliko dituen neurtresnak aukeratu beharko ditu, fidagarriak eta baliogarriak izan daitezen saiatuz, hau da, beti ere emaitza berdintsuak eman ditzan eta neurtzen duten aldagaia modu fidagarrian ebaluatzeko. Psikologian erabiltzen diren tresnak ugariak dira, aukeraketa gaiaren eta datuen neurketa mailaren araberakoa izan ohi da normalki; nominala: bi item berdinak edo desberdinak dira, adibidez: emakumezkoa edo gizonezkoa; ordinala: bi item berdinak edo desberdinak diren konpara ditzakegu, baita desberdinak izaki, bietatik zein den handiena, adibidez: maila sozioekonomikoa; interbalozkoa: tenperatura Celcius gradutan eta Likert eskalan; arrazoia: aurrekoen propietate guztiak dituen neurketa maila zero (0) absolutuaz gain.

            Azkenik, ikertzaileak bere azterketako diseinu edo eredua aukeratuko du, batez ere helburuen arabera egiaztapen faseko ekintzak zuzentzen dituen lan egitarau estrukturatua litzateke.

            Atal honetako eginbehar guztiek unitate banaezina osatzen dute, zati bakoitzak bestearengan eta taldearengan orokorrean eragina duelarik. Eginbeharrak aztergai den arazoaz zehaztu ziren. Adibidez, gaixotasun kardiobaskularren prebentzio gisa ariketa fisikoak pertsona helduen osasunean duen eragina aztertu nahi izanez gero, arazoak berak markatzen eta zehazten ditu neurri handi batean laginari, dagozkion lekuari, erabili beharreko neurketa moduari dagozkion ondorengo erabakiak.

           



            Ikertzaileak teknika ezberdinak ditu hipotesien alderaketarako. Helburuak betetzen hobekien lagunduko diona aukeratuko du. Teknikarik erabilienak manipulatibo eta deskribatzaileen artean bana ditzakegu. Hurrengo puntuan egingo diegu aipamen.

            2.4. ONDORIOETARA IRISTEA

         Gogoeta teoriko sakona duen metodo zientifikoaren azken pausuak, ikerketan lortutako emaitzak interpretatzea du helburu. Eginbehar hau hipotesiak datuekin alderatuz egin ohi da, hipotesien onarpena edo bazterketa zehazteko eta ikerketa zuzentzen duen erreferentzi teorikoaren oinarri gisa datu horiek azalduz. Eginbeharra ez da erraza, datu batean faktore ezberdinek elkarreragin baitezakete. Zorionez, metodo zientifikoek aldagaiak islatuki edo elkarrekintzan aztertzeko aukera eta laguntza eskaintzen digute. Erabiltzen diren froga estatistikoak lortutako datuen eta ikerketaren diseinu orokorraren eragina izango dute. Estatistikoki diferentzia esanguratsua den ala ez adieraziko dute. Kontuz ibiltzea komeni da eta gertaeretatik harantz ez joatea komeni da, agian ikerketa berriak beharko liratekeelako, hau da, ikerketa ihardestea. Ihardespena prozesu zientifikoaren atal garrantzitsua da, zenbaitetan ondorio aberatsak diruditenak, sakonki aztertzean momentukoa edo faltsua den zerbait dela kontura baikaitezke. Ihardespenak beraien ideiak non lortu zituzten, nola ebaluatu zituzten eta zer emaitza lortu zituzten, zehaztapenez adieraztea eskatzen dio ikertzaileari. Zenbait kasutan, interpretaziorik egokiena ez da azaleratzen hipotesia ikuspuntu desberdinetatik aztertu arte. Ez du ahaztu behar aurrerapen zientifikoak pixkanaka lortzen direla.

            Datuen analisiak beste sistema teorikoekin alderaketa eta integrazio lan bat eskatzen du, eta modu honetara azal genezake baieztapen edo ekarpen teoriko berrien aurrean geundekeela. Komunitate zientifiko gehienek antzeko emaitzak lortu badituzte, behaketa askorekin funtsezkoak izango dira eta gutxi batzuekin iraupenik gabeak. Momentu hauetan, ikertzaileak orokortasuna eta aurkikuntzen zabalkundea ere aztertzen du. Orokortzeko gaitasuna batez ere, subjektu lagina nola lortu zenaren araberan dago. Lagina zoriz aukeratu bazen eta populazioarekiko adierazgarria bada, ikertzaileak laginarekin lotutako baieztapenak, populazioarentzat baliagarri izan litezkeela baiezta dezake.Noski, ezingo dira orokortze hauek egin populazioa ongi definitua ez bazen edota lagina zoriz aukeratu ez bazen. Kasu honetan emaitzak aztertutako laginarentzat soilik izango dira baliagarriak.

            Lan zientifikoa amaituz, ondorengo ikerketak aurreko emaitzetan oinarrituko dira, beraz zientzia eta berorrek dakarren ezagutza zikloak autoebaluagarriak eta erlatiboak dira.

            Prozesu zientifikoa ez da perfektua, baina zientziei kontrol eta orekatze sistema bat eskaintzen die eta bere izaera publikoaz (1.gaian azaldu bezala), zientzialariek azaldutakoarekiko arakatze, aztertze eta galbaheketa funtzioa duelarik.

            Laburbilduz, ikertzaileak burutzen dituen ekintza garrantzitsuenak aipatuz amaituko dugu metodo zientifikoaren azalpena:

            1) Aztertu beharreko arazoa definitzen du.
            2) Hipotesiak edo arazoaren irtenbide posibleak formulatzen ditu.
            3) Hipotesiak frogatzen ditu, datuekin aurre-aurre.
            4) Froga estatistikoen bidez, datuak antolatzen ditu eta hipotesia onartzen edo baztertzen duten aztertzen du.
            5) Hipotesia baieztatu bada, orokortzeko aukera baloratzen dute.        6) Egoera berrietarako aurreiritzia eman lezake edo hipotesiak berriro egiaztatu nahi izatea posible da, ikerketa subjektu lagun berriarekin errepikatuz bere hipotesien probabilitatea altuagoa izan liteken zehazteko.

         3.HIPOTESIEN KONTRASTAZIORAKO TEKNIKAK

       Psikologia zientifikoak teknika manipulatiboak (esperimentalak) nahiz teknika deskriptiboak (ez esperimentalak) erabiltzen ditu laneko hipotesiak egiaztatzeko. Zientzia egiteko bi estilo hauen desberdintasuna ikertzaileak ikerketa objektu den fenomenoarengan duen kontrol teknikan datza. Jarraian, kategoria bakoitzeko metodo adierazgarri batzuk aztertuko ditugu.

            3.1.MANIPULATIBOAK

            Teknika manipulatiboak, zenbait autorek metodo deituak, ikertzaileari arazo baten zergatien inguruko inferentziak egiteko baimenduko dutenak dira. Hala ere, beti ez da erraza aldagai independiente eta dependienteen arteko erlazio kausala identifikatzea. Metodo manipulatiboen artean, esperimentalak bereizten ditugu kuasi-esperimentalengandik. Hauetako bakoitzarekin kausazko inferentzia gradu ezberdina lortzen da. Bere parekotasun eta desberdintasunen laburpena 4.1. taulan aurkitzen da.

            3.1.1. TEKNIKA ESPERIMENTALAK

            Teknika esperimental bat, zentzu hertsian, kausalitate erlazioak eginen dituen ikerketa mota da. Ikertzaileak aldagaia sistematikoki manipulatzen du, jokabide batean edo gehiagotan efektuak neurtzen ditu eta menpeko aldagaian eragina izan dezaketen aldagai arrotz posibleak kontrolatzen ditu.

            Esperimentatzaileak manipulatu          Subjektuaren jokabidea ikertzaileak                                                                                 eginen duenaren menpe dago


            Aldagai askea                          Menpeko aldagaia


            Gure kasuan, teknika esperimentalez zentzu zabalean hitz egin ohi dugu, ez beti ere laborategiarekin loturik. Esperimentuen jatorria ulertzeko zenbait termino definitzea behearrezkoa zaigu:

            1) Aldagaia (V): jokabidearen ezaugarrietako bat da, manipulatiboa eta eskala numeriko batez neurgarri.

            2) Aldagai Independentea (VI): Ikertzaileak manipulatzen eta erregulatzen duen aldagaia da, jokabidearen aspekturen batekiko efektua egiaztatu asmoz. Zenbait balore hartzeko gai da, “tratamendu” bezala izendatuak. Diseinu motaren arabera aldagai aske bat edo gehiago erabil litezke.

            3) Menpeko aldagaia (VD): Aldagai askearen manipulazioaz sortutako aldaketak behatzea espero den jokabidearen ezaugarria da. Beharrezkoa da menpeko aldagaia, aztertu nahi denaren indikatzaile egokia izatea, denboran zehar egonkorra eta aldagai askearen aldaketa posibleak jasoko dituena.

       4) Kontrolatutako aldagaia (VC): Ikerketaren emaitzan eragina izan dezaken aldagai arrotza eta horregatik kontrolatu beharrekoa da. Aldagai arrotz hauek modu egokian kontrolatzen ez badira, ezingo dira menpeko aldagaitan  behatutako aldaketak aldagai askearen manipulapen esperimentalei egotzi.

            Ikerketa batean, lagina zoriz aukeratzen da eta ondoren normalki subjektuak banatzen dira bi taldetan, zoriz baitaere: Talde esperimentala (GE), tratamendu berezia jasotzen duena eta kontrol taldea (GC), tratamendu normal edo ohikoarekin jarraitzen duena. Kontrol talderik gabe ezingo dugu baieztatu, behatutako jokabidea aldagai askearen manipulazioaren eraginez sortutakoa denik.Bi taldeak ikerketaren hasera aurretik eta ondoren ebaluatzen dira. Bi talde hauen emaitzak konparatu egiten dira eta erkaketa hau baliogarria da aldagai askearen efektuak epaitzeko. Zenbait kasutan ikertzaileek talde esperimental eta kontrol talde batzuk erabil ditzakete. Adibidez, ikerketa batean sendagai baten beharrezko dosia egiaztatzeko, kontrol talde eta talde esperimental batzuk erabil litezke, zeini farmako dosi ezberdinak emango zaizkion.

            Metodo esperimentalak diseinu jakin baten arabera planifikatzen dira. Diseinuen barietatea oso zabala da. Subjektu-barneko diseinuetatik, talde-arteko diseinuetara artekoak hartzen dira eta estrategia ezberdinak nahas litezke diseinu berean. Aldagai aske bakarreko eta pretest (lehen) eta protest (gero)neurketen bidez zoriz hartutako bi talderen, esperimentala eta kontrolekoa, adibidea aurkezten dugu.

            Adibidea: Memoria estimulatzen duela suposatzen den sendagai baten eraginkortasuna probatu nahi dugu. Horretarako zoriz, “taldeen muestreo ausazko” teknikaren bitartez, unibertsitateko ikasle talde bat aukeratuko da. Ikasle hauek, era berean, zoriz, oreka mantentzeko erdiak talde esperimentalera eta beste erdiak kontrol taldera banatuko dituzte. Esku-hartzea hasi aurretik, lagin guztiari memoriako test bat aplikatuko zaio, subjektu esperimentalak eta kontrol subjektuak. Ikasleen itxaropen eta adimena aldagaiek memorian eragina izan dezaketela pentsatzen da (aldagai arrotzak), horregatik adimena kontrolatuko da, adimen oso altuko eta oso baxuko ikasleak baztertuaz, eta  subjektuei kontrol taldea eta talde esperimentala zein den adierazi gabe. Tratamendua, talde esperimentalari aurrez erabakitako sendagai dosi bat ematean eta kontrol taldeari, aurrekoaren antzeko “placebo” dosi bat (substantzia geldoa, gozoki bat), ematean oinarritzen da. Ondoren berriro ere bi taldeak ebaluatuko dira emaitzak erkatzeko. Diseinu hau eskema honetan azaldu dugu:

           



            R:  Zorizko hautapena.
            O: Talde esperimentalaren haserako ebaluazioa.
            X: Talde esperimentalaren tratamendua (sendagaia).
            O: Talde esperimentalaren ondorengo ebaluazioa.
            O: Kontrol taldearen haserako ebaluazioa.
            X: Kontrol taldearen tratamendua (Placebo).
            O: Kontrol taldearen ondorengo ebaluazioa.

            Test-ondorengo datuak jaso ondoren, ikertzaileek froga deskriptibo eta inferentziarekin estatistikoki aztertuko dituzte. Teknika inferentzialek talde esperimental eta kontrol taldearen arteko desberdintasunak beharbada esku-hartzearen edota momentuko gorabeherek eragindakoak diren erabakitzen lagunduko digute. Emaitza bat aldagai arrotzen ondorio ez dela erabakitzeko/egiaztatzeko esanguratsutasun estatistikoaren kontzeptua erabiltzen da. Emaitza bat estatistikoki esanguratsua izango da, balore berezi bat lortzen badu, %95 edo %99 ohikoenak.




            Aurreko kasuan ikusten bada emaitzen %95-a momentuko gorabeherek egindakoak ez dela, ondoriozta genezake, sendagaiak memoriaren ariketa hobetu dezatela, 0.05ko probabilitatea dagoelarik emaitzak beste aldagaiak eragindakoa izateko. Zera ondoriozta genezake, erlazio kausala dagoela sendagai horren eta memoriaren artean.

            Nahiz eta nahi dugun probabilitate puntu altuena aukeratu litekeela ikusi, inoiz ere ez gera erabat ziur egongo lortutako aldaketetan kanpo gorabeherak eraginik izan ez dutenik. Onartzen den signifikazio maila 0.01-koa da, inoiz ez da %100a sinesten.

            Ingurune natural batean aplikaturiko teknika esperimentalak, gure adibidea bezala, inguruneko aldagaian kontrol zorrotz eta sistematikoagoa egiten den laborategiko ikerketa batean baino muga gehiago ditu. Hala ere, muga baliotasun ekologiko handiago baten lorpenaz konpentsatua da.

            3.1.2. TEKNIKA IA ESPERIMENTALA.

            Teknika bat kuasi-esperimentala dela kontsideratzen da subjektuak zoriz aukeratu ezin direnean ezta talde esperimentalera ezta kontrol taldera ere eta baldintza esperimentalak kontrolatzeko zailagoak direnean, aspektu hauek ezberdintzen dute teknika esperimentaletik. Hala ere, teknika hauek aldagai askeen manipulazioa onartzen dute, menpeko aldagaian bere efektuen behaketa eta ondorioz, kausa-efektu erlazioak zehazteko gaitasuna dute nahiz eta orokortasunean mugak izan. Horregatik, zehaztasun gutxiagoko teknika bat da eta emaitzetatik abiatuz behin betiko ondorio  bat lortzeko betarik ez du ematen.

            Ikerketa esperimental batean kontrol talderik ez dagoen diseinu bat erabiltzen denean, edo talde esperimental bera kontrol talde kontsideratzen denean, ikerketa plan hau teknika kuasi-esperimentalari dagokio baitaere. Diseinu kuasi-esperimental moten dibertsitateak, baliozkotasun gradu ezberdinak bermatzen ditu. Arazoaren ondorio garbiagoa lortu nahi dutenek, kontrol taldea beharrezkoa dute.

            Diseinu kuasi-esperimentalak, zientifikoki kontrolaturiko esperimentalak baino gutxiagoa desiratuak dira, beraiekin zoriaren maila guztiak lortzea zaila delako, bai arrazoi etikoengatik bai populazioari sartzeko zailtasunengatik. Guztiarekin, gomendagarriak dira kontrol esperimentala perfekzioz aplikatzea zaila denean, printzipio etikoek hala eskatzen dute eta ikerketa giro natural batean burutzea komeni da. Mugak muga, giza jokabide ugariren inguruan hausnartzeko aukera ematen dute.
4.1. Taula . Teknika manipulatiboak.

TEKNIKA: ESPERIMENTALA

            Definizioa:Aldagai aske baten edo gehiagoren manipulazioa eta menpeko aldagaian dituen efektuen behaketa. Subjektuak zoriz esleituko dira. Tratamenduaren baldintzak kontrolatuko dira.

            Abantailak: Kausa efektu inferentzien lanketa dakar. Emaitzak populaziora orokor litezke.

            Desabantailak: Laborategitik kanpora aplikatzea zaila da. Egoera artifizialagoa

TEKNIKA: IA- ESPERIMENTALA

            Definizioa: Teknika esperimentalarekiko zenbait ezaugarri berdinak ditu. Subjektuak ez dira zoriz aukeratzen eta kasu batzuetan ez dago kontrol talderik.

            Abantailak: Erabilgarriak dira egoera desberdinetan, batez ere, aspektu etikoek diseinu esperimentala erabiltzea galarazten dutenean.

            Desabantailak:Populazio guztirako kausa-efektu inferentziak ezin dira egin.

            3.2. DESKRIPTIBOA

            Psikologiak bere ikerketa objektuen konplexutasuna eta zientzia ulertzeko modu ezberdinen presentzia dela eta ez du soilik metodo zientifiko esperimentala erabiltzen, gertaeren azalpen zorrotzean lagunduko dioten izaera kualitatiboko beste teknika osagarri batzuk erabili ohi ditu.

            Teknika deskriptiboaren ezaugarri nagusiena zera da, ikertzaileak ez duela aldagai askea manipulatzen, beraz ezin du arazoari dagozkion aldagaien artean kausa efektu erlaziorik inferitu. Azkenaldian, analisi kualitatiboekiko interesa handitu egin da, ikertzaileek bizitza errealeko arazoetara hurbiltzeko zuten kezkagatik eta metodo kuantitaboak bakarrik erabiltzeak eta gehiegi erabiltzeak ikertzaileengan sortu duen insatisfazioaz.

            Teknika deskriptibo ugari daude. Guk hiru soilik ditugu: ikerketa obserbazionalak, ikerketa korrelazionalak eta kasuen ikerketa.

                        3.2.1- IKERKETA OBSERBAZIONALAK.
            Ikerketa obserbazionalak gizabanakoen jokabidearen inguruko informazioa lortzeko prozedimenturik zuzenenak dira. Egoera naturalean jokabidea behartzean datza, eragin gabe. Oso maiz, ikerketa obserbazionalak ikerketa proiektuetan lehen pausu izan ohi dira, esplikatzen saiatu aurretiko, jokabidearen deskripzio egoki bat emanen dute. Behaketa zorroztasunez eta aurrez definituriko arauen arabera burutzen bada behaketa sistematikoa deritzo. Behaketa mota honek, ikertzaileak aurre jokabidearen analisian erreferentziatzat balio diezaioketen zenbait kategoria egitea eskatzen du eta zorroztasunez miatzea emaitzak behaketa bidez lortutakoekin konparatzeko.

            Zientzialari batek gizabanakoen jokabidea modu ez sistematikoz behatzen duenean, behaketa libreko ikerketez arituko gara. Modalitate hau ikerketa azterketa fasean dagoenean eta ikertzaileak zer aztertu nahi duten garbi ez dutenean erabiltzen da. Hala ere eta nahiz eta behaketaren lehen fasea helburu espezifiko batetara orientatua ez egon, behaketa zorrotzagoa izaten buka lezake.

            Ikertzaileak taldea partaide bat gehiago balitz bezala parte-hartzeen ikusiko badu, behaketa parte-hartzaile izena emango zaio. Modalitate hau erabili ohi da ikertzaileak bere ikerketa berearekiko ezberdina den kultura batean burutu nahi duenean. Datuen erregistroa, behaketa librean nahiz parte-hartzailean, behaketa bukatu ondoren burutzen da eta normalki behaketa lekutik kanpo egon ohi da (lantokian, etxean, etabar...). Agian, egoera berdinaren behaketa datuak ikertzaileak erkatuko balituzte, beraien erregistro eta ondorioak oso ezberdinak izango lirateke.

            3.2.2 IKERKETA KORRELAZIONALAK.

            Korrelazio hitza maiz erabili ohi da erlazioaren sinonimo gisa. Teknikoki, korrelazio bat bi aldagai edo gehiagoren ( pisua/adina ) arteko erlazio maila handiagoa edo txikiagoa adierazten duen neurri numerikoa litzateke. Korrelazioak behatutako datuen artean gertatzen dira beti. Adibidetako bat ikasleen koefiziente intelektualaren puntuazioen arteko korrelazioa eta bere eskolako emaitzak izan litezke. Ikerketa korrelazionalak, ikertzen ari diren taldeetan dauden bi aldagai edo gehiagoren arteko erlazio gradua identifikatzeko helburua duten ikerketa deskriptiboak dira. Erlazioak ez dakar erlazio kausalik aldagaien artean eta    aldagaiaren aurresate orokorrak egitea bakarrik da posible. Teknikak hauek gizabanakoen zenbait atributu psikologikoren inguruan dituzten desberdintasunak ikerketetan dute beren oinarria. Ikerketa baten korrelazioa aurkitzen badugu autoestimua eta efikazia mailaren artean, ezin ondoriozta genezake autoestimuak efikazia sortzen duenik, eta efikaziak autoestimua sortzen duenik ere. Metodo korrelazionalak ez ditu aldagaiak zuzenean manipulatzen ezta subjektuak zoriz esleitu ere. Korrelazioa numerikoki adierazten da, -1etik hasi, zerotik pasa eta +1 arte doan eskala baten bidez. Modu honetara interpretatzen da:

            1. -1 korrelazio negatibo perfektua adierazten du, aurkakoa ( A handitzen bada, B gutxitu eginen da eta alderantziz). Adibidez, gastutako diru kantitatearen araberako aurreratutako diru kantitatea.

            2. 0, korrelaziorik ez dagoela adierazten du. Afaritan pizza jateko frekuentzia eta nota eskolarrak.

            3. +1, korrelazio positibo perfektua adierazten du (A handitzen edo txikitzen bada, B ere bai). Aurrezki libreta batean jarritako ditu kantitatez (eta ez jasotakoa) eta kapitalaren gehikuntza bertan.

            Balore korrelazionalak bilatzeko erabiltzen den teknika estatistikoa korrelazio koefizientea izango da. Koefiziente honek korrelazioaren tamaina eta bere zuzenbidea adierazten du. 0 eta +1 bateko zenbakiak (001,0.23,0.70,...) korrelazio positibo intermediario gradua adierazten du. -1,0 arteko baloreek
(-0.03,-0.14,-0.75,...) korrelazio negatibo intermediario gradua adierazten du. Korrelazio perfektuak, -1eta +1, ikusgarriak dira. Korrelazio intermediario positiboa jasotako heziketa urteen ( lehen eta etorkizunean urteko irabazi posibleen artekoa izan liteke (500.000-5, 1.000.000-10, 1.500.000-15, 2.000.000-20) eta intermedia negatiboa langilearen adinaren (30,40,50,60,70,urte) eta bere indar fisikoaren artean (5 oso ona, 4 ona, 3 normala, 2 nahikoa, 1 oso gutxi) eman liteke. Bi korrelazio hauek 4.2.irudian errepresentatu dira.

4.2 Irudia: Korrelazioa: a) heziketa urtean eta etorkizuneko irabazi ekonomikoen artean. B) langilearen adina eta bere indar fisikoaren artean.

            Ondorio gisa, esan genezake ikasketa korrelazionalak erabilgarriak direla fenomenoen arteko erlazioak puntuatzeko, baina ezin ditzake kausak edo oinarriak identifikatu.

            3.2.3.KASUEN AZTERKETAK

            Kasuen azterketak, pertsona konkretu baten edo talde baten ezaugarrien deskribapen zehatzak dira. Bizitza ebolutiboko etapen informazioa izan dezake, esperientzia bereziak, giza erlazioak etabar. Psikologia klinikoan asko erabiltzen dira eta zenbaitetan heziketa ikerketan.

Metodo abstraktuagoekin esperimentatzeko zailagoak diren printzipio psikologikoak esplikatzeko balio dute. Jakina da 1-6 urte bitarteko haurren artean hizkuntzaren garapenaren estimulazio faltak beroni dagokion ondorengo menperakuntzan eragina izango duela, arazo hau aztertu ahal izan beraien gurasoengandik utziak izan diren haur konkretuen kasuan. Kasuen azterketak gehienetan, ondorengo azterketen hipotesien oinarri dira.

            Bere mugarik handienen artean honako hauek aipa genitzake: zenbaitetan iraganeko gertakizunen memoria berreraikiz lortzen da informazioa eta memoria hauek zehaztasun gutxikoak izan litezke; bere emaitzak orokortzerakoan ez da posible noraino irits liteken jakitea: beste kasu partikular batzuetara, zenbait taldetara edo populazio batera orokorrean; oso zaila da zehaztea bestalde zein izan liteken  interpretazio subjektiborik egokiena. Esperientzia zientifikoa aberasgarria izan liteke, sakontasuneko aspektuak eta detaileak aztertu nahi direnean, arazoa beste metodoen bidez aztertu ezin litekeenean ( lengoaiari buruzko aurreko kasuan bezala, non ez litzatekeen bidezko izango haur bat bere gurasoengandik banatzea, honek lengoaian izan dezaken eragina ikusteko). Orokorrean, kasu bereziengandik asko ikas liteke, populazioak orokorrean nola jokatzen duen adierazten digu.


4. PSIKOLOGIAKO NEURTRESNAK

            Ikerketa psikologikoak prozesu mentalen eta jokabidearen inguruko informazioa jasotzeko neurtresna egokiak erabiltzea eskatzen du, modu horretara zenbatzeko. Test psikometrikoak, bere arazoak izanagatik ere, psikologian espezialitate teknologiko tradizional garatuenetako baten adierazle da. Testek, agerbide psikikoei zenbakizko adierazpena emateko aukera eskaintzen dute, beti ere egoera estandarizatuetan, egoera berdinetan aplika litezkeelako. Puntu honetan testak eta elkarrizketa aurkeztera mugatuko gara. Ikasleak psikologiako neurketaren inguruko ezagutzak zabaldu ahal izango ditu testu espezializatuetan.

            4.1.- TESTAK

         Test psikologikoak koka-bidearen laginaren neurri objektibo eta tipifikatuak dira. Jokabidearen lagina, nahiz eta txikia izan, zehaztasunez planifikaturiko prozedimentu baten bidez aukeratzen da, bere eginbeharrak ( itemak) errazegiak edo zailegiak izan ez daitezen zaintzen saiatuz. Test-en puntuazioekin, denbora epe labur batean lortutako testuinguru zabalagoetan jokabidea aurresan nahi da. Testek gizabanakoak ezaugarri eta gaitasunei dagokienean bata bestearengandik nola ezberdintzen diren adierazten digute, nola erreakzionatzen duen pertsona berberak egoera ezberdinetan edo bizitzako etapa ezberdinetan.

            Test baten osaketa, administrazioa eta interpretazioa ez da eginbehar erraza. Test on batek hiru neurketa ezaugarri bete behar ditu. Lehena, bere ezaugarrien konsistentzia maila litzateke, fidagarritasuna bezala ezaguna; bigarrena, neurtzen dela esaten den horrekin erlazionaturiko emaitzen benetakotasuna, baliozkotasun deritzona; hirugarrena, testak eskaintzen dizkiguten emaitzak, hau da, estandarizazio ahalbidea. Lehen bi ezaugarriak osaketa prozesuan zaindu behar dira eta hirugarrena, bere erabilpen unean.

            Testa fidagarritzat kontsidera genezake, pertsona berdinei bi aldiz pasa ondoren, bi aukeretan emaitza oso berdintsuak lortzen dituenean. Fidagarritasuna lehenengo eta bigarrengo neurrien arteko gertutasuna adierazten duen korrelazio koefizienteaz adierazten da. Fidagarritasuna kalkulatzeko prozedura ezberdinak daude: antzekoak liratekeen bi froga osatzea, denbora tarte baten ondoren berriro ere tests berbera aplikatzea, testa bi zatitan banatu eta bi aplikaziotan lortutako korrelazio koefizientea bilatzea etabar. Baliozkotasun, testak neurtzen duela dioen hori nola neurtzen duenari dagokio, hau da, adimen test bat baldin bada adibidez, gaitasun hori neurtu dezala benetan eta ez beste bat. Baliozkotasun ere metodo ezberdinen arabera neur liteke, item-en edukiak kontu handiz aztertuaz, testaren emaitzak testaren ezaugarri berdintsuak dituen kanpoko irizpide batekin konparatuz eta testaren emaitzak, anteko test horren emaitzekin korrelazionatuz. Fidagarritasun eta baliozkotasun prozedurak ez ditugu garatuko, atal honen ikerketa objektua ez baitira. Estandarizazioa, ezinbesteko baldintza da talde ezberdinen arteko puntuazioak alderatu nahi badira, gizabanakoen atributu fisiko eta mentalean populazioaren kurba normalaren arabera banatzen denakoaren ideian oinarritzen da. Test bat estandarizatzea, aplikaziorako prozedura uniformeak garatzea litzateke. Zer adieraziko liguke 115eko koefiziente intelektualak populazioren batazbesteko kalifikazioa 100 puntuko denean?. Test psikometrikoaren ezaugarriak eskuorri batean aurkezten dira, zeinek frogaren helburuez informatu beharko gaituzte, aplikazioan kontutan edukitzeko prozedurak, puntuazio mota eta balorazioa eta dagozkion fidagarritasun eta baliozkotasun indizeak. Manualak laginari buruzko informazioa eskaintzen digu, subjektu kopurua eta mota, zeinaren arabera erabilpen erregelak definituko diren eta estandarizazioa orokorrean. Manualak erabiltzaileak testa aplikatzen hasi aurretik balorazioa egin ahal izateko prestatu nahi du, eraginkortasunez eman eta emaitzak zorroztasun zientifikoz interpretatu.

            Test mota anitz aurki genitzake. Taldekatzeko modu orokor bat a) frogaren eduki edo objektuaren arabera: pertsonalitatea, jakinduria, jarrerak eta ezagutzak, b) frogaren forma eta izaeraren arabera: arkatza eta papera, ahozkoa eta ez ahozkoa, helburuak eta proiektiboak; c) aplikazio moduaren arabera: bakarkakoak edo taldekakoak.

            4.2-ELKARRIZKETAK

         Elkarrizketak edo solasaldiak geroz eta ohikoagoak dira psikologian ebaluaketa orokorraren atal gisa. Elkarrizketa eredu klinikoaren oinarrizko tresna da eta ondorioz psikologiaren ikerketa zientifikoaren teknika.

            Konfiantza eta distentsio (rapport egokia) giroan egindako elkarrizketak, aurretikoei, egungo bizitzari, espektatibei, sentimenduei, subjektuaren jarrerei, etabar...buruzko informazioa biltzea du helburu. Gizabanakoek esaten dutenaren inguruko analisia bere jokabidea bezain garrantzitsua da. Subjektuen ustez gertatzen ari denak edo gerta litekeenak eragin handia du beraien bizitzetan. Elkarrizketa orokorrean, ez da galdetegi bat, ez da helburua erantzun artifizialak iradokitzea, baizik eta subjektuak norberaren esentzialena adieraztea.

            Elkarrizketa baten eraginkortasunean eragin handia duten faktoreen artean honako hauek aurki genitzake: a) elkarrizketatzailearen izaera, batez ere bestearekiko enpatia ezaugarritasuna eta berezkotasuna; b) esperientzia, esperimentatzailea teknika honetan aditua denean erraz lortzen ditu espero dituen emaitzak eta giro bat sortzen du, c) elkarrizketatuaren jarrerak, elkarrizketaren prozesuan osoki parte-hartzeko nahia eta eskaintzen duen informazioarekiko zintzotasun maila.

            Elkarrizketa prestakuntza mailaren arabera alda liteke: a) estrukturatua; zuzendua edo itxia, ikertzaileak aurrez planifikaturiko orden zehatz baten arabera formulatzen baditu bere galderak; b) erdiestrukturatua, nahiz eta galderak aurrez osotasunean definituak ez egon, elkarrizketatzaileak bere hipotesiekin erlazionaturiko erreferentzia orokorren arabera jokatzen du, c) Estrukturatu gabea edo irekia, elkarrizketatzaileak aurrez zehazturiko galdera egitaraua jarraitzen ez duenean. Kasu honetan elkarrizketatzaileak, elkarrizketatuaren erantzunen arabera, ikerketa orientatu eta zabalduko du. Elkarrizketa batean lortzen diren hautemateak, batez ere ikerketa teknika gisa kontsideratzen badugu, ikertzaileak edo elkarrizketatzaileak aurrez formulaturiko hipotesien arabera interpretatu behar dira.

            Laburbilduz, ebaluazio psikologikoa, gaitasunak, jokabideak eta pertsonaren zenbait ezaugarri neurtzeko prozedura espezifikoak erabiltzean datza.Tradizionalki prozedura hauei diferentzia pertsonalen neurriak deritze. Zein sentidutan da pertsona bat bestearekiko berdin edo ezberdina?.

            Ez da dudarik tests psikologikoak ebaluazio ezagunenak eta erabilienak direla. Testik onenak detektatu nahi den arazoaren edo behatu nahi den ezaugarriaren ezagutzan eraginkortasunez lagunduko digutenak dira. Neurtresnen aukeraketan edo beraiengandik lortutako emaitzen interpretazioan profesionalaren irizpidea, ordezkaezina da kasu guztietan.

            Gaur egun, psikologoei irudimen eta zehaztasun zientifiko maila handia eskatzen zaie, ebaluazio eta beraiek aztertzen dituzten psikeetan gertatzen diren aldaketak errepresentatzen dituzten kanpo irudikatzaileen zenbakuntzarako bideak zabaltzea.

         5.- KONTZEPTU AIPAGARRIAK

        Korrelazio koefizientea                             Behaketa librea
            Korrelazioa                                                  Behaketa parte-hartzailea
            Definizio operazionala                              Behaketa sistematikoa
            Diseinua                                                       Populazioa
            Elkarrizketa                                                 Ihardespena
            Estandarizazioa                                          Esanguratsutasun estatistikoa
            Kasuen azterketa                                        Teknika ia esperimentalak
            Behaketa azterketak                                              Teknika deskriptiboak
            Fidagarritasuna                                           Teknika esperimentalak
            Orokortzea                                                   Teknika manipulatiboak
            Kontrol taldea                                             Baliozkotasun
            Talde esperimentala                                               Aldagaia
            Hipotesiak                                                   Aldagai kontaktua
            Metodoa                                                       Menpeko aldagaia
            Metodo zientifikoa                                     Aldagai askea
            Lagina                                                           Egiaztapena
            Behaketa                                                      Testa

No hay comentarios:

Publicar un comentario